Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Ondarea Ondare inmateriala Eleketa, ahozko memoriaren bilketa Itsasturien memorian barna (Donibane Lohizunen eta Ziburun)

Itsasturien memorian barna (Donibane Lohizunen eta Ziburun)

Itsas ondarearen inguruan, Ipar Euskal Herriko kostaldean elkarrizketatuak izan diren 26 lekukoen lekukotasunen bideo zati batzuk proposatzen dizkizuegu, orotara 72 pasarte sei atal nagusitan banatuak.

Bidaiatxo bat Dakarrera

(Dominique Douat

Dominique DouatKoxe Basurcok gonbitaturik, Dominique Douat-ek hiru egun pasatu zituen Dakarren, uzina baten estreinaldiaren karietara.

Dominiquek arras ongi ezagutu du ...
Irakurri gehiago [+]

Etxeko zaindari

(Etiennette Oronos-Berhoague

Etiennette Berhoague1966an senar-emaztek etxea eraiki zuten. Etiennettek entzun zuen lurra saltzekoa zela. Senarra Dakarren zen. Agentziara joan eta, lurra erreserbatu zuen. ...
Irakurri gehiago [+]

Arrantzale batzuen jatorria

(Fermina Péry

Fermina Pery1914-1918ko gerla garaian, Ziburuko Elissalt armadoreak ez zuen bere ontzietan aritzeko arrantzalerik aurkitzen. Hondarribira joan zen haien bila. Ferminaren aita bi ...

Irakurri gehiago [+]

Saregilearen lana

(Rosette Nérou

Rosette NérouRosette Nérou-k, sarea armatzeko, maila lodia sokari hari lodi batekin josten dio. Lehenago, maila berezi batekin lotua zen, denbora eta lan gehiago eskatzen zuena. ...

Irakurri gehiago [+]

Itsas sozial zerbitzua

(Kattalin Salha

Kattalin SalhaKoxe Basurco-k galdegin ziolarik itsas sozial zerbitzuan sartzea, Kattalin Donibane Lohizuneko Darricau klinikan ari zen. Garai haietan (Dakarreko arrantza aitzin), ...

Irakurri gehiago [+]

Arrantza saria

(Angel Echeveste

Angel EchevesteLan saria parteetan banatua zen. Arrantza guztia saltzen zen kaian eta dirua kooperatibatik pasatzen zen. %9a zerga, gasoila eta janaria ordaindu eta, gelditzen zena ...

Irakurri gehiago [+]

Enkantua

(Dominique Lavillard

Dominique LavillardKaian, dozena bat langile ari zen atun karroak eta kexen garraiatzen.

Kooperatibako langileek arraina pisatzen zuten eta enkantean saltzen. Arrantzaleei ageri ...
Irakurri gehiago [+]

Atuna kazan

(Théodore Lasserre

Théodore LasserreHiru liña ezarriak ziren arrantza-ontziaren bi aldetako bi pertxetan. Bakoitzak izen berezi bat zaukan: "Haizekoa", "Maker Handia" eta "Maker Ttikia".

Bi haga ...
Irakurri gehiago [+]

"Itsasturiak" erakusketa

itsasturiak.png

Ikus eta ikas ezazue, oren pare batez, euskal itsasturien eta Donibane Lohizune-Ziburuko portuko bizia, besteak beste. "Itsasturiak" izeneko multimedia erakusketak itsas munduaren behako berri bat eskaintzen dizue, haren historia kondatzen, eta nolaz ez haren erronkak gogoetan ezartzen.
Gehiago jakin...

Marin ontziola

Martta Péry, 1925ean sortua, arrantzale alaba da. 1946an ezkondu zen Kusto Marin-ekin, honek itsas zurgintza aitarekin ikasia zuela. Bost haur ukan dituzte eta hauetarik biek, Pantxoak eta Luisitok , aitatxi eta aitaren segida hartu dute 1977an. Gaur egun, Julien, Luisitoren semeak, Pantxoa osaba erretretatua ordezkatzen du, bere biziko ametsa gauzatuz : itsas zurgin izatea. Laugarren belaunaldia da ofizioz hortaz bizi dena. Berrogoita hamar bat itsasontzi Marin lantegian eginak izan dira.
Ikus bideoa

"Itsasokoa" kontserbategia (1959-1979) : lekukotasuna

"Itsasokoa" kontserbategiko zuzendari egon zen Arturo Garciarekin egin elkarrizketa.
Ikus bideoa