Bisitariek diote...

Zonbait lekukotasun

  • "Izugarri interesgarria. Primeran gure herria, gure marinel eta haien bizia ezagutzeko. Bai marinelen bizia bai haien inguruan zen jendea eta familia"
  • Erakusketa zinez interesgarria. Ipar Euskal Herriko barnealdekoa izanki, ez nuen marinelen mundua ongi ezagutzen. Orain hobeki ikusten dut zer nolako bizia eramaten zuten".
  • "Milesker bilketa hori eginik. Zer lana! Eta zer emozioa ezagutu ditugun andere eta gizon horiek ikustea edo entzutea, bizirik oraindik, zuei esker."
  • "Holako erakusketa hain ederra, sakon eta mamitsua, betirako lekua merezi du, ean noizko ?"
  • "Lekukotasun hunkigarri horiek ukan dute merezi zuten balorapena".
  • "Itsasturiak" erakusketa bisitatu eta, ekitaldi batzuk antolatu ditugu arrantzari buruz eta "blog"-delako bat muntatu dugu, helbide huntan: http://fishingcultureandfuture.blogspot.com
Erakusketa non ikus?

Donibane Lohizune
2011ko irailaren 16tik urriaren 16ra

Ducontenia etxeko erakusgela
Asteazkenetik igandera : 14:30-19:00 - Larunbatetan : 10:00-12:30 - 14:30-19:00

Biarritz
2011ko urriaren 19tik 21era

"Oceanovation" erakustazoka kari Halle d'Iraty erakustazokan

Baiona
2011ko abenduaren 2tik 2012ko otsailaren 29ra

Baionako Artxibotegia

Irisarri
2012ko uztailaren 16tik irailaren 29ra

Ospitalea zentroa

Bilbo
2013ko otsailaren 18tik ekainaren 30era
Bilboko itsasadarra itsas museoa

Hendaia
2013ko irailaren 10etik 28ra
Mendi Zolan

Zarautz
2014ko otsailaren 6tik martxoaren 30era

San-Enea kultur etxea

Lekukotasunak

Donibane Lohizune - Ziburuko portuaren bilakaera eta itsasturien bizia (arrantzaleak, arrantzaleen emazteak, arrain-erosleak, itsas-ontzigileak, saregileak, kontserbategietako langileak...) jorratzen dituzten 72 bideo-zati kontsulta itzazu sarean baita ere 26 lekukoen biografiak eta argazkiak.


"Itsasturiak" erakusketaren baitan entzungai diren lekukotasun horiek telefono mugikorretatik ere eskuragarri dira.

Marinelen erretratuak

2009an, Donibane Lohizuneko portuan, Sébastien Husté-k egin arrantzaleen erretratuak erakutsiak dira erakusketaren baitan.