Jean-Baptiste Garat

"Itsasturiak" erakusketa

itsasturiak.png

Ikus eta ikas ezazue, oren pare batez, euskal itsasturien eta Donibane Lohizune-Ziburuko portuko bizia, besteak beste. "Itsasturiak" izeneko multimedia erakusketak itsas munduaren behako berri bat eskaintzen dizue, haren historia kondatzen, eta nolaz ez haren erronkak gogoetan ezartzen.
Gehiago jakin...

Marin ontziola

Martta Péry, 1925ean sortua, arrantzale alaba da. 1946an ezkondu zen Kusto Marin-ekin, honek itsas zurgintza aitarekin ikasia zuela. Bost haur ukan dituzte eta hauetarik biek, Pantxoak eta Luisitok , aitatxi eta aitaren segida hartu dute 1977an. Gaur egun, Julien, Luisitoren semeak, Pantxoa osaba erretretatua ordezkatzen du, bere biziko ametsa gauzatuz : itsas zurgin izatea. Laugarren belaunaldia da ofizioz hortaz bizi dena. Berrogoita hamar bat itsasontzi Marin lantegian eginak izan dira.
Ikus bideoa

"Itsasokoa" kontserbategia (1959-1979) : lekukotasuna

"Itsasokoa" kontserbategiko zuzendari egon zen Arturo Garciarekin egin elkarrizketa.
Ikus bideoa