Luxiano Arambarri

  • 1953

Luxiano Arambarri 1953ko urriaren 16an Azkoitiako baserri batean sortua da, hiru haurrideko familia batean. Soldadogoa egin ondoan, Oriora joan da arrantzale izaiteko. 1978an, Donibane Lohizunera etorri da eta 30 urtez arrantzan segitu du 2008 arte. Bere anderea, 1980ean etorri zen Donibanera: hiru haur ukan dituzte.

Luxiano Arambarri bere etxean filmatua izan da, Ziburun. Azkoitian iragan haurtzaroaz mintzatu da, lehen lanaz (uzinako langile bezala). Kondatzen digu nola sartu zen itsas munduan eta nola ikasi zuen arrantzale ofizioa, bai eta Donibane Lohizunen iragan dituen hogeita hamar urteak (1978-2008) arrantzale eta patroi gisa.

Zatiak