Etiennette Oronos-Berhoague

  • 1924

Etiennette Berhoague 1924eko urtarrilaren 24ean Hazparnen sortua da, zazpi haurrideko laborari familia batean. 12 urte arte eskolan ibili ondoan, etxaldean lan egin du 21 urte arte. 1939-1945eko gerla bukatu bezain laster, bere betiko asmoa bete du: eriak artatu. Baionako ospitalera joan da, ondotik Donibane Lohizuneko klinika batetara erizain formakuntza segitzera. Eri-artatzaile diploma ukan du, erizainaren diploma pasatu gabe, 1949an ezkondu baitzen bere senarraz artatzeko.
1952an, senarra berriz arrantzan hasi da eta Etiennettek "épicerie" saltegi bat atxiki du 1975 arte, azken 10 urteak eri-artatzaile lanetan "Santé Service"-entzat ari izan delarik.
Bi haur ukan dituzte eta etxe bat eraiki dute 1966an. Senarra beti itsasoan baitzen, Etiennettek familiako ardura guztiak bere gain zituen. Xavier senarra 1979an, 55 urtetan zendu da.

Etiennette Ziburuko bere etxean grabatua izan da. Besteak beste aipatu ditu: Hazparnen bizitako haurtzaroa, eri-artatzaile formakuntza, ezkontza Ziburuko arrantzale batekin, merkatari eta eri-artatzaile aktibitate bikoitza.
Beti itsasoan (urruneko arrantza eta Dakar) zagon arrantzale baten emazte izaitearen lekukotasuna azaldu digu.

Zatiak