Jean-Baptiste Garat

  • 1928

Jean-Baptiste Garat Luhuson, 1928ko azaroaren 15ean, sortua da. Lau haurrideko familia batean, zaharrena zen. 1945ean, Hendaiara etorri ziren bizitzera. Aita, Luhusoko meategietako langile zena, etxetiar bilakatu da "Bordaberria" etxean, eta hiru urte beranduago "Asporroz" etxaldean. 1952an, ezkontu da "Asporozberria"ko alabarekin.

Autobus gidari izan ondoan (1952-1957), arrantzale mekanikari bezala hasi da "Robert-Michel II" ontzian, ofizioa askoz hobekiago pagatua baitzen. 1959n, Jean-Baptistek Florenzio Canpandeguyrekin lehen ontzia erosten du, bizpahiru urte guziz aldatuko dutena, 1978 arte. Hogeita bi urtez, Jean-Baptiste mekanikari izanen da eta Florenzio patroi.

Gero, Jean-Baptistek "Hendaiako Izarra" ontzian segitu du 1983 arte. Ondotik, ontzi pelagikoen armadore izanen da. Ofizialki 1985ean erretiroa hartua du baina segitu du armadore izaten eta erresponsabilitateak ukaiten itsas munduan. Jean-Baptiste Garat-ek bultzada eta garapena ekarri dizkio Hendaiako portuari.

Zatiak