Annie Irazoqui

  • 1921

Annie Irazoqui, Bretainian, 1921eko abenduaren 15ean Plouhinec hirian sortua da. Aita arrantzalea, ama kontserbategiko langile. Familia Donibane Lohizunera etorri zen Annie-ren ahizpa hor ezkondua baitzen.

Gazterik hasi zen arrain kontserbategietan lan egiten, lehenik Bretainian, eta gero bi euskal kontserbategietan, 1955 arte. Ondotik Donibane Lohizunen eta Parisen sasoiak egin ditu, erretiroa hartu arte, 1987an.

Urdazubiko euskaldun batekin ezkondua 1944ean, 1952an alargundu zen. Bere bi haurrak altxatzeko borrokatu behar izan du.

Grabaketa (frantsesez) haren bizitegian egin da. Annie Irazoquik, Bretainian iragan haurtzaroa eta 1935ean Ziburura bizitzera etortzea kondatzen dizkigu. Kontserbategietako Bretoi langileen historia, eta kontserbatze teknika ezberdinak deskribatzen ditu bai eta ere Elissalt eta Rodrigo & Badiola lantegiak. Azkenik, 1939-1945eko gerla garaiaz oroitu da.

Gehiago jakin