André Izaguirre

  • 1925

André Izaguirre 1925ean sortua da, Bidarte "Laperia" etxean. Bederatzi haurrideko familian, gazteena zen. Aita arrantzalea zuen (5 urte pasatu zituen Ternuan), Itsas Merkataritzan sartu aitzin. André-k, Dédé deituak, eskola 14 urtetan utzi zuen, zertifikata diploma erdietsirik. Ondotik, aitarekin arrantzan ibilia da, 1939ko uztailetik 1943ko otsail arte.
FFL erresistentzian sartzen saiatu ondoan, salatze baten ondotik alemanek arrastatu zuten eta Alemaniara bidali Sachsenhausen konzentrazio zelaira. 1945eko maiatzean itzuli zen. Igeltsero-lauzatzaile ofizioa ikasi eta, lan horretan ari izan da 1976 arte. André-k alaba bat badu.

Bideo grabaketa Bidarte "Laperia"n egina izan da. André-k bere aitarekin bizi izan duen arrantzale esperientzia kondatzen digu (arrain motaren araberako arrantza teknikak, mariñelaren jantziak). 1939-1945ko gerla baino lehenagoko Getariako (Lapurdi) portuaren egoera aurkezten digu. 1939-1945ko gerlan, Alemaniako Sachsenhausen konzentrazio gunean, 28 hilabeteko preso egonaldi latzaz oroitu da.

Frantsesez bildutako lehen lekukotasuna, 2007an hasitako "Eleketa, Oroimen kolektiboa Iparraldean" bilketan.

Gehiago jakin