Mattin Lafitte

  • 1937

Mattin Lafitte 1937ko abenduaren 28an Senperen sortua da, laborari etxalde batean. Ama hil zen zortzigarren haurra munduratzean.

1956an, Mattinen familia Urruñara etorri zen bizitzera etxetiar zirela "Xekalebaita" etxean. Etxe hori Mattinek bere anaia batekin erosi zuen 1966an, urte batzuk berantago salduko dutena.

1963tik 1996ra, Mattin xaieroa izan da "Itsasokoa" kooperatibako sare tailerran. "Xekalebaita"-ko lurretan, etxea eraikia du. 1971n ezkondua, Mattin-ek bi alaba baditu.

Mattin Lafitte-ren lekukotasuna xaiero lanbidean oinarritu da nagusiki, itsas ondare bilketa honetan ukan den bakarra. "Itsasokoa" kooperatiban egin duen lana deskribatu digu.

Gehiago jakin