Xabier Martiarena

  • 1954

Xabier Martiarena 1954ko martxoaren 25ean Andoainen (Gipuzkoa) sortua da zazpi haurrideko familia batean. Gurasoak, Donostiako Monte Igueldokoak jatorriz, Andoainera etorri ziren bizitzera arrazoin profesionalengatik.

Xabier 1977an Donibane Lohizunera etorri zen bizitzera (bere emaztearen hirira). Bi haur dituzte.
Nahiz arrantzale mundukoa ez izan, 1979an arrantzale bilakatu zen. Ofizio horretan jarraitu du 2009 arte.

1987an, "Tximixtarri" ontzia eraiki zuen (1997an urperatu zena), gero "Tximixtarri II" 2001ean. Legatza eta atuna arrantzatu ditu.

Xabier Martiarena bere etxean Ziburun filmatua izan da. Familia aurkeztu eta, konntadu digu nola etorri zen Donibane Lohizunera eta nola 1979an arrantzan hasi zen. Bere ibilbideaz, ontzi ezberdinetaz eta tekniketaz ari izan zaigu, Ziburuko itsas lizeoko formakuntzetaz, bai eta eraiki dituen bi ontzietaz.

Gehiago jakin