Jean-Baptiste Mourguy

Jean-Baptiste Mourguy

Jean-Baptiste Mourguy 1936ko urtarrilaren 23an Donibane Lohizunen sortua da, 1995tik herriko kontseilari den herrian. 12 urte zituelarik, Aita zendu zitzaion.

Jean-Baptiste 1952an arrantzan hasi zen, aña (txo) bezala "Marie-Louise III" ontzian. Bizi guztian itsas munduan ibili da: lehenik arrantzale (1960tik 1976ra Marokan, "Sopite" eta "Iraty" ontzi izoztaileetan sardina arrantzatzen), ondotik itsas eskoletan formatzaile (1976-1981) eta portuko komandante (1981-1986). 1961an ezkondua, bi haurren aita da.

Jean-Baptiste Mourguy Donibane Lohizuneko herriko etxean grabatua izan da. Ibilbide profesionala zehazki kondatu digu, aña izan zenetik, gero arrantzale, itsas zentroetan erakasle eta azkenik portuko komandante. "Sopite" eta "Iraty" ontzi izoztaileetaz xehetasun asko eman dizkigu bai eta ere Marokeko sardina arrantzaz (1960-1976).

Gehiago jakin

Gehiago jakin