Léon Mugica

  • (1925-2014)

Léon Mugica 1925ko abuztuaren 18an Donostian (Gipuzkoa) sortua da. Aita, ziburutarra, 1914-1918ko gerlako iheslaria zen, Donostian errefuxiatua. Ama, donibandarra, haren gana joan zen eta ezkondu ondoan, lau haur sortu ziren. Amnistiarren ondotik, Frantziara itzuli ziren eta Ziburun kokatu, 1931n. Beste hiru haur ukan zituzten. Zazpi haurrak umezurtz gelditu ziren (Aita 1937an hil zen, Ama 1940an).

Léon-ek, 13 urtetan, lanean hasi behar izan zuen. Arrantzan hasi zen aña bezala "Ongi Etorri" ontzian, zertifikata ukan bezain laster. Beste hiru ontzitan ibili ondoan (1939-1951), bere barkuak eraikiko ditu, bereziki "Michel-Joseph" 1955ean, 1963 arte manatuko duena. Urte horretan, osasun arazoagatik, arrantza utzi zuen eta armadore bilakatu zen.

1968tik 1974 artean, mariñelen sindikataren lehendakaria izan da, besteak beste. 1947an ezkondua, sei haurren aita da.

Léon Mugica bere etxean Ziburun grabatua izan da. Familia desterratuaren eta haurtzaroaren berri eman ondoan, bere arrantzale ibilbideaz mintzatu zaigu. Donibane Lohizuneko portuaren egoeraz 1939-1945eko gerla garaian lekukotasun interesgarria eskaini digu, lurrunontzien ber-erabilpenaz bereziki. Arrantza teknika ezberdin asko deskribatzen ditu bai eta ere Dakarreko kanpainak. Xeheki esplikatzen digu nola lehendakari kargua hartu zuen 1968an Koxe Basurcoren ordez, mariñelen sindikatuan.

Gehiago jakin