Jean Péry

  • 1933

Jean Péry, 1933ko azaroaren 25ean sortua, Ziburun handitu da eta eskola publikoan ibili da. 1947an, 14 urtetan, zertifikata ukan ondoan, mekanikari aprendizgoa egin du lau urtez (1948-1952). Berrogeita bi urtez, arrantzan eta Itsas Armada munduan lan egin du. Itsasoan, 25 urtez mekanikari eta hozkailu-teknikaria egon da (horietan 13 urtez "Noizbait" eta "Massilia" ontzietan bai eta "Urdazuri" ontzi-izoztailean 1965tik 1970ra).

Bestalde, 17 urte eta erdi lehorrean pasatu ditu, FAPA uzinan (1970-1980) ardura garrantzitsuak ukanez, bereziki Senegalera deslokalizatua izan zelarik 1979an, SOPESIN lantegian.
Senegalen ibili zen ere 1982tik 1986ra "Lagunartean" kooperatibaren mekanika tailer buru bezala. 1956an ezkondua, bi seme ditu.

Jean Péry "Leihorra" bere etxean filmatua izan da, Urruñan. Aurkeztu ondoan, bere arrantza munduko ibilbide profesionala kondatu digu, mekanikari eta hozkailu-teknikaria gisa; lehorrean egin lanen berri ere, FAPA uzinan Donibane Lohizunen eta SOPESIN uzinan Senegalen.

Gehiago jakin