Michel Toral

Michel Toral

Michel Toral Ziburun 1945eko uztailaren 12an sortua da, arrantzale familia ezagun batean.
1960an arrantzan hasi zen, aita hil zelarik, "Atalaia" ontzian aña (txo) gisa.

Sei ontzi ezagutu ditu eta bederatzi kanpaina Dakarren egin (1961-1972 artean), "Patchiku" atunontziaren patroia eta armadorea izan aitzin 1986an, 2000 arte. 1970-1971 urteetan, nabigatzeko diplomak ("capacitaire" eta "lieutenant" diplomak) lortu zituen.

40 urte itsasoan ibili ondoan erretiroa hartu du 2000an.

Michel Toral-en lekukotasuna (frantsesez) bere etxean, Ziburun, bildua izan da. Ezagutu dituen ontzien tipologiaz eta arrantzaleen biziaz ari izan zaigu. 1986-2000 artean patroi armadore izan denaren "Patchiku" atunontziaren maketaren aitzinean, honekin ezagutu duen garaia eta 1994eko lehen itsas belarra arrantza aipatu dizkigu, poztuz honen zaharberritzeaz.

Gehiago jakin

Gehiago jakin