Arrantzale batzuen jatorria

  • EKE - Terexa Lekumberri
  • 2010/04/08

1914-1918ko gerla garaian, Ziburuko Elissalt armadoreak ez zuen bere ontzietan aritzeko arrantzalerik aurkitzen. Hondarribira joan zen haien bila. Ferminaren aita bi anaiekin Ziburura etorri zen. Mariñel familiakoa, Hondarribiako portuan bizi ziren.

Ikatzarekin ibiltzen ziren orduko ontziak, lana bortitza zen. Gerla ondotik, Ferminaren aitak "Ur xoria" arrantza-ontzia eraiki zuen, sardina, antxoa eta atuna arrantzatzeko bere anaiekin. Gero "Ederki da" ontzian ibili zen Paul Pery-rekin (Ferminaren senarra).