Aña

  • EKE - Terexa Lekumberri
  • 2010/01/28

Dominique Lavillard aña izan zen 14 urtetarik 20 urte bitartean. Denetarik egiten zuen, mariñelei obedituz. Hauekin ikasi du ofizioa (korapiloak egin, sareak antolatu, itsasoan arraina begiztatu, seska nola hartu). Atuna arrantzan peita bizia pasatzen zioten, gero, indarra hartu arau, kroka hartzen hasi zen. Lehen urtean parte erdi bat irabazi zuen, hiru laurden bigarrenean eta parte osoa hirugarren urtean.