Arrantza saria

  • EKE - Terexa Lekumberri
  • 2010/01/14

Lan saria parteetan banatua zen. Arrantza guztia saltzen zen kaian eta dirua kooperatibatik pasatzen zen. %9a zerga, gasoila eta janaria ordaindu eta, gelditzen zena partekatua zen: 8 parte ontziarentzat eta 14 mariñelentzat (14 baitziren). Arrantzale batek beraz parte bat bazuen, patroiak parte bat gehiago, makinistak parte erdi bat gehiago eta ondokoak parte laurden bat gehiago. Añak, bere lanaren arabera, parte erdi bat ukaiten zuen, edo hiru laurden edota parte osoa.