Aturriko arrantzaleak

  • EKE - Terexa Lekumberri
  • 2010/12/14

Aturri ibaian, 36 lizentzia banatu baldin badira, 15 arrantzale bizi dira ofizio horretaz. Arrantzatzeko eskubideak galtzen ari dira, arrantzale batzuk ontzia uzten dutelarik diru truk. Hauen kopurua ttikituz joan arren, ofizioaren indarra ahulduz doa. Horietarik hiruzpalau gazteak dira, besteak 40-50 urte artekoak.

Donibane Ziburuko portuan, 30 itsasontzi dira eta 150 arrantzale. Hauen adina aipatzerakoan, 30 urte inguruko 10 kondatzen dira, batzuk gazteagoak izanik ere eta gehienak 40-50 urtekoak.