Arrantzaleen sindikatuaren lehendakari (1968-1974)

  • EKE - Terexa Lekumberri
  • 2010/09/14

1968an krisia zen Donibane Lohizuneko portuan. Antxoa arrantzatzeko denboraldian, espainolak nagusitu ziren frantses uretan (900 ontzi). Jadanik 1963an, arrantzaleek sindikatari galdetu zioten espainolak hortik kanporatzea. Koxe Basurco sindikataren lehendakariak hori hitzeman zuen baina ez zuen obratu.

1968an, Donibane Lohizuneko ontziek Baionako portua blokatu zuten. Koxe Basurco kanporatu nahi zuten eta denak bildurik, haren ordez, Léon Mugica izendatu nahi zuten. Ordu hartan, Léon Arroxelan zegoen. Biharamunean itzuli zen eta arrantzale guziekin bildu zen Ziburun. Galdegin zen Basurco-ri etortzea. Honek ez zuen nahi izan. Biltzar nagusia antolatu ondoan, kontseilu berriak Koxe Basurco kanporatu zuen eta Léon Mugica haren orde lehendakari izendatu zuen. Honen lehen eginbidea espainolak frantses uretik kanporatzea izan zen.