Atuna beita biziarekin

  • EKE - Terexa Lekumberri
  • 2010/09/02

1987an, "Getari" ontzian ibili ondoan eta "Tximixtarri I" eraikia izan aitzin, Xabier Martiarena-k denboraldi bat egin zuen "Patchiku" arrantza-ontzian. Beñat Toral patroia oso ezaguna zen atunketa arrantzan. Xabier-ek Beñat-ekin ikasi zuen eta maitatu, biziki interesgarria atxematen duen teknika hori.

Beita, inguruko sareekin (bolintxa) arrantzatzen zena gauaz, gehienetan txitxarro ttikia zen baina ere sardina edota antxoa. Bizirik atxikitzen zen biberoetan.

Egunaz, atunketa abiatzen ziren mariñelak. Bistaz edo zundarekin arraina ikusi ondoan, itsasgizon batek beita botatzen zuen. Atuna ontzira hurbildu orduko, hasten ziren seskarekin harrapatzen, tartean arraina amuan emanez. Atuna banan-banan bizirik altxatua zen, txirritua erabiliz edo kroka, pisuaren arabera.