Atunaren eraldatzea Dakarren

  • EKE - Terexa Lekumberri
  • 2010/02/11

Atuna "Iraty" ontzi izoztaile handian izoztua zen edo uzinan eraldatua.

"Iraty" ontzia, 1939-1945eko gerlan soldadoen debarkatzeko erabilia izan zena, Dakarren mekanikariak, erizain bat (Kattalin Salha), saregile bat eta "Itsasokoa" kooperatibako bulegoa aterbetzen zituen. Handik geroxago, Marokara joan zen sardina arrantzarako.

Garai haratan, uzinen buruzagiak euskaldunak ziren eta langileak tokikoak. Gaur, Senegaleko gobernuak kudeatzen ditu, harek finkatu prezioan arraina erosiz: horregatik ez da gehiago euskal ontzirik Dakarren.