Lurrunontziak (1939-1945)

  • EKE - Terexa Lekumberri
  • 2010/09/14

Armadoreak ontzirik gabe geratu ziren, Alemanek ontzi asko hartu baitzituzten. Zokoa eta Ziburu aldean, abandonaturik zeuden 7-8 lurrunontzi krosko berritu zituzten, mekanikari tailerretako lurrun makinak eta galdarak berriz baliatuz. Bestalde, 4-6 berri eraiki ziren ere.

Gerla bururatzean, berriz diesela eman zen bitartean, lurrunontzi horietariko batzuk oraino ibiltzen segitu zuten ("Emilia", "Euskal Herria", Elissalde armadorearen "La France").