Bizi baldintzak

  • EKE - Terexa Lekumberri
  • 2010/02/11

"Izurdia", "Bixintxo", "Curlinka" kliperrak joan ziren lehenik. "Prodige" Mattin Passicot "Kaskalant" patroiarekin eta "Tutina" ontziak ere urtero joaten ziren. "Le Vagabond" ontzia ttikia zen eta hertsia. Gizonak baldintza txarretan bizi ziren: gauaz biziki bero zen kamainetan eta bornuan lo egiten bazuten, goizeko ihintzak bustitzen zituen. Gorputz garbiketarako, ur gazitua baizik ez zuten.