Lehen kanpaina Dakarren (1955)

  • EKE - Terexa Lekumberri
  • 2010/09/14

1955ean, "Izurdia", "Bixintxo" eta "Curlinka" clipper-ak Dakarrera joan ziren entsegu baten egiteko. Handiegiak baitziren sardinketan aritzeko, erabaki zuten atun arantzan aritzea urte osoan. Tokiko arrantza batzordearen eta Frantziakoaren sustenguarekin, hiru euskal ontzi eta hiru bretoi joan ziren beraz. Berehala, berri onak jalgi ziren. Atuna bazen.

1956-1957 urteetan, Donibane Lohizunetik 24 ontzi joan ziren Dakarrera, negu osoko. Léon Mugica-k denetara lau denboraldi egin ditu Senegalen. Familiatik urrun 5 hilabetez joatea ez zuen gustuko eta zaila zitzaion ontzian beti elkarrekin bizitzea. Gainera, Léon-ek 5 haur zituen (seigarrena 1963an sortu zen).