Arrain-eroslearen lan eguna

  • EKE - Terexa Lekumberri
  • 2010/11/09

Beñat Mendiboure goizeko 4:00etan hasten da lanean. Lehenik Bretainiatik etorritako arraina landua da, han arrain mota batzuk (otarrainxka, txangurroa) baitira hemen aurkitzen ez direnak. Beñaten enpresak jatetxeak, arraindegiak eta eskolako jantegiak hornitzen ditu.

Eskuratu dituen eskariak prestatuak dira: arraina kutxetan emana, eratua (hustua, garbitua, filetetan emana). 7:00etatik goiti, kamionetan kargatua da: honek arraina garraiatzen du Euskal Herri barnealdera (4 egun astean), Paue ondora (2 aldiz astean), eta egunero Biarritz, Baiona, Donibane Lohizune eta Hendaiara. 8 :00-9:00etan kaiara sartzen den arraina erosia da (beti ontzi berdinei). Arraina moldatu ondoan, parte bat bidalia da Frantziako maila oneko jatetxeei.

Lan eguna 12:30etan bukatzen da. Astelehenetik larunbatera ari da lanean, udan aldiz egunero.