Elissalt kontserbategia

  • EKE - Terexa Lekumberri
  • 2010/05/07

Elissalt kontserbategiak sardina, antxoa, atuna eta angula eraldatzen zituen.
Angulak ur eta ozpinean 7 aldiz garbitu eta ur irakituan ematen ziren, ontzietan ezarriak izan aitzin, olioan. Angula alemanentzat atxikia zen.

12-13 urteko mutikoek sardinak langileen mahaietan ezartzen zizkieten. Burua kendu, ur gazituan murgildu, eta ondotik olio irakituan jartzen ziren. Hoztu eta, bi motatako ontzietan ezarri eta esterilizatzen ziren. Azkenik, ontziak zur errautsean jartzen ziren, akatsak atxemaiteko.

Antxoa, burua kendu eta, urte batez gatza gorrian eta urean egoten zen. Gero, idortu, bizkar hezurra kendu eta langileek fileteak idorrarazten zituzten, ontzietan jarri aitzin. Annie Irazoqui-k lan hori maite zuen.