Emazte langile bretoiak

  • EKE - Terexa Lekumberri
  • 2010/05/07

1939an bere gurasoak zendu zirelarik, Bretainiatik Annie Irazoqui-k Ziburuko Elissalt kontserbategiko Moreau andere zuzendariari idatzi zion lana eskatuz (denboraldi bat egina zuen bertan 1935an). Harek, erantzun bezala, tren txartelaren dirua bidali zion. Annie-ren ahizpa jadanik lantegi horretan lanean ari zen.

Langileak goizeko 8:00etarik 12:00etara eta 13:00etarik 20:00etara ari ziren, bai eta arratsetan ere, alemanen baimena lortu eta (Annie-k 1939tik 1945era lan egin zuen kontserbategian).

Lan giroa alaitzeko, mutil gazte batek kantatzen zuen. Langile bretoiak lantegian berean lo egiten zuten. Horietarik asko euskaldunekin ezkondu ziren.