Familia osoa Dakarren

  • EKE - Terexa Lekumberri
  • 2010/03/18

Donibane Lohizuneko eta Ziburuko arrantzaleak, krisia garai batean joan ziren Dakarrera. Bigarren kanpainian, 1956ko azaroan, meza ("Barkamena" deitua) hunkigarri bat ospatu zen portuan. Rosette-ren senarrak kanpaina asko egin ditu Dakarren.

Azken denboraldian, 1985ean, Rosette joan zen ere haurrekin (seme bat arrantzale zen aitarekin). Hiruzpalau hilabete egon zen sareak konpontzen. Bizitoki batean bizi ziren Dakarren. Hogei bat arrantzale-emazte modu berean hara joanak ziren. Horietarik batzu, urte guztia bertan egon, eta Euskal Herrira itzuli ziren erretiroa hartzean. Haurrak frantses ikastetxeetan ziren.