Erizainaren funtzioa

  • EKE - Terexa Lekumberri
  • 2010/06/15

Koxe Basurco-k, Dakarren ziren arrantzaleen artatzeko erizain bat bilatzen zuela, Kattalin-i pentsatu zuen, mariñel alaba baitzen, eta euskara eta gaztelania bazekizkielako (Haren senarrari galdegina zion aitzinetik).

1962ko urriaren 11n, Kattalin-ek hegazkina hartu zuen, Fifine Burguete saregilearekin. Kattalin-en artategia "Iraty" ontzian zegoen. Behar orduan, eri edo zauritua zegoen arrantzalea autoz eramaten zuen, mariñelen zentrora edo ospitalera.

Arrantzaleek beren sekretu guziak kondatzen zizkioten Kattalin-i. Haien konfiantzazko laguna zen.