Arrantzaren geroa: kalitatearen apustua

  • EKE - Terexa Lekumberri
  • 2010/11/09

Mikel Arregui geroari begira baikor dago: bere bi semeak berarekin ari dira lanean. Donibaneko portuan, duela urte bat, bizpahiru gazte hasi dira ontzi ttikiekin eta beste bizpahiru hastekotan dira. Beñat Mendiboure-k uste du Donibane Lohizuneko portuaren geroa ontzi ttikiek segurtatuko dutela. Teknika horrekin arrantzatua den arraina polita da eta bi arrain-erosleek jatetxeei prezio egoki batean saltzea lortzen dute.