Etxeko zaindari

  • EKE - Terexa Lekumberri
  • 2010/04/08

1966an senar-emaztek etxea eraiki zuten. Etiennettek entzun zuen lurra saltzekoa zela. Senarra Dakarren zen. Agentziara joan eta, lurra erreserbatu zuen.
Dakarretik itzultzean, bere senarrari erran ziolarik, honek "Ontsa egin duzu" erantzun zion.
tEtiennettek behar izan zituen ofizialeak atxeman eta eraikitze obra guztiak segitu (senarra itsasoan baitzen). Aldi berean, epizeria komertzioa atxikitzen zuen.

Senarra itsasoan delarik, haren andereak erabaki guztiak hartu behar ditu eta denak ongi zaindu.
Ez zuen Etiennette halako bizia ukanen zuenik asmatua, baina ez du urrikirik: pozik da, bere bizia ongi bete baitu.