Eugénie Albistur saregile maisua

  • EKE - Terexa Lekumberri
  • 2010/07/05

Fifine Burguete-k Eugénie Albistur-ekin ikasi du bere ofizioa, 1936an, Ziburuko xaia batean. Geroxeago, Eugénie erakasle izan zen Muskoa zentroan (Ziburun lehenik eta gero Donibane Lohizunen). Fifine-ri erakatsi zion sareak nola armatu (gainealdean kortxoak emanez eta behealdean berunak).

Fifine 17 urteetan hasi zen saregintzan, Fargeot jaunarentzat, izen bereko auzoan, "Lohizun" ontzian. Geroxeago, "Itsasokoa" kooperatibaren tailerran zelarik, kortxoak jartzen zituen eta, Mattin Lafitte xaieroak, berunak.