FAPA uzina

  • EKE - Terexa Lekumberri
  • 2010/09/09

Jean Péry-reen emaztea aspertu zen senarra beti urrun izanaz (5 urte iragana zituen "Urdazuri" ontzi izoztailean, Marokan).
Ondorioz, Jean lehorrean hasi zen lanean, lehenik sei hilabetez etxegintzan Baionan, eta gero FAPA uzinan, beti mekanikari bezala.
Fabrika horretan, kontserbategietako arrain hondarkinekin arrain iriña egiten zen, abereen (behi, xerri, etab.) elikagaitzat baliatzen zena %3 proportzioan.

Bost urte hor egon ondoan, beste bost urte pasatu zituen Senegalen, Sangomar puntan, SOPESIN lantegian, beti FAPAren kontu.