''Iraty'' ontzi izoztailea

  • EKE - Terexa Lekumberri
  • 2010/12/14

"Iraty" ontzi izoztailea oso handia zen: 100 metro luze, 16 metro zabal, 4 metro goratasun. Maniobratzeko, ez zen erraza. Jean-Baptiste Mourguy, 1971n honen kapitaina izan zenean, Michel Sahasthume zen haren ondoko.

"Iraty" ez zen arrantzarako egina. Dakarren, "Sopite" ontzi izoztailearen lekua hartu zuen. Haren beharrik ez zelarik gehiago izan, sardina arrantzarako baliatu zen, Marokan. 500-650 tona kabitzen zituen. "Iraty" gerlarako eraikia izan zen: haren hondo zabalarekin soldadoak eta materiala garraiatzen zituela. Krosko zabal hori arriskutsua zen eguraldi txarra zelarik.

"Itsasokoa" kooperatibak Dakarrera bidaltzeko erosia zuen, 1961ean. 1939-1945eko gerlaren ondotik, Alaskan erabilia izan zen izokina hormatzeko: beraz jadanik egokitua zen.