''Itsas Gazteria''

  • EKE - Terexa Lekumberri
  • 2010/11/25

Arrantzale gazteek itsas biziaren duintasuna eta edertasuna komunikatzeko beharra ukan zuten. Hala sortu ziren "Altxa Mutillak" aldizkaria Iparraldean 1991n eta "Txo" aldizkaria Hegoaldean (hegoaldeko gazteekin ere biltzen baitzen Mikel Epalza). Berrogei bat gazte biltzen ziren geroztik suntsitua izan den lehengo Saupiquet lantegian. Geroztik, bilgunerik gabe dira.

Gazteak ohartu ziren itsasoa zikina zela eta erabaki zuten zerbait egitea. Kanpaina bat bultzatu zuten 1996an, Eusko Jaurlaritza eta Akitania eskualdeko kontseiluaren laguntzarekin. Ontzietan poltsak banatu zituzten, itsasgizonek zaborrak lehorrera ekar ditzaten. Lan postu bat sortu zen, orain ere segitzen duena.

Modu horretako lehen esperientzia honen sortzaileak ibili Galizian eta Danimarkan ibili ziren, egitasmoa aurkezten. Liburuxka bat eta bisualak banatuak izan ziren (66 000 ale Frantzia guztian, euskaraz eta frantsesez).