Itsas sozial zerbitzua

  • EKE - Terexa Lekumberri
  • 2010/06/15

Koxe Basurco-k galdegin ziolarik itsas sozial zerbitzuan sartzea, Kattalin Donibane Lohizuneko Darricau klinikan ari zen. Garai haietan (Dakarreko arrantza aitzin), arrantzaleak eta haien familiak, ekonomikoki, egoera txarrean ziren. Gehienak, Errepublika karrikan bizi ziren. Gizarte zerbitzuko bulegoak Tourasse karrikatik Ziburuko "Pêcheurs de France" kontserbategira joan ziren. Gizarte-laguntzaileek (Biarritzeko Etcheverry ahizpak) bulego bat bazeukaten eta Kattalinek, eritegi bat, jendea goizeko 8 :00etatik 10 :00etara errezebitzeko. Horrez gain, Kattalin etxeetara joaten zen (jai egunik ez zeukan): familiek harrera ona eskaintzen zioten, mariñel alaba zelako eta euskara zekielako.