''Itsasokoa'' kooperatiba

  • EKE - Terexa Lekumberri
  • 2010/05/20

"Itsasokoa" kooperatiba 1953an sortu zen arrantzaleak beren materialaren jabe izan daitezen. Ordura arte, arrain kutxak lantegietako langileek hornitzen zituzten, eta haiei behar zitzaien ordaindu. Mariñel guztiak barne ziren (1200).

Arraina saltzean, etekinaren %7-8koa uzten zioten kooperatibari. Kooperatibak kaiako langileak ordaintzen zituen.

Koxe Basurco kooperatibako lehendakari izan zen, eta aldi berean arrantzaleen sindikatuarena. Arrantzaleek Baionako Komertzio eta Industria Ganbarari ordaindu behar zioten portua erabiltzeko eskubidea.