Clipper-ak

  • EKE - Terexa Lekumberri
  • 2010/07/01

"Carmenchu" eta "Marta" clipper-ak ziren: kabinak aurrean izanik, atzealdeko espazioa osoki libre zen atun arrantzarako. Arrantza mota horretarako eta Dakarreko kanpainetako egokiak ziren.

Lehenak, 1954an eraikiak izan ziren. 1950 hamarkadan, asko egin ziren: bi Zokoako ontzioletan, Ziburuko Marin ontziolan ere (horietan, "Le Vagabond", clipper handiena); Arcachon-en ("Marta", "Izurdia", "Carmenchu") eta Bretainian ("Tutina", "Curlinka").

Hirurogei clipper bazeuden Donibane Lohizunen. Ez ziren Dakarrera denak batera joaten (Michel Toral-ek gehienik 30 ikusi ditu).