Kobrezko biberoa

  • EKE - Terexa Lekumberri
  • 2010/12/14

"Marie-Louise III" ontzian, Auguste Official "Katxin" mariñela eskifaieko zaharrena zen. Ez zen eskolatua baina gizon argia zen (zakarra ere aldi berean). Harekin anitz ikasi du Jean-Baptiste Mourguy-k.

Orduko biberoak zurezkoak ziren eta leku asko hartzen zuten. Auguste Official-ek kobrezko biberoa asmatu zuen (beita gehiago kabitzen zuena). Ondotik, itsasontzi guztiek metalezko (duralinox) biberoak ezarri zituzten.