Arrain-eroslea 1994ko krisia aurrean

  • EKE - Terexa Lekumberri
  • 2010/11/09

Europako mugen zabaltzearekin, trukaketak eta harremanak areagotu ziren. Donibane Lohizunen, 20 arrain-erosle ziren, Pasaian aldiz 100 bat. Pasaian, eskaintza ona emana baizitzaien edozein portuko ontziei, Donibane Lohizuneko arrantzaleak hara joan ziren arraina saltzera.

Mikel Arregui-k eta Beñat Mendiboure-k 1994 urtea arrain gutirekin iragan zuten. Hainbat gogoeten ondotik eta garai txarra pasa ondoan, 1998an, DIMA beren enpresaren adar bat sortu zuten Oiartzunen, bai eta geroago beste bat Capbreton-en ere.