''La Basquaise'' kooperatiba

  • EKE - Terexa Lekumberri
  • 2010/02/11

"La Basquaise" kooperatiba, 1945an sortua da, apasta eta itsasorako material guztia saltzen du.
Hastapenean, Donibane Lohizuneko Tourasse karrikan kokatua zen. Ramuntxo Barquez-k, kooperatibaren ardura zuzendariarekin hartu duenetik (1968an), oraiko lokalean dago (Baionako Industria eta Komertzio ganbarari alokatua), Ziburun.
Ontzien kateak eta sareak saltzen hasi ziren. Etekinaren %20a publiko zabalari saltzea haizu baitzen, erabaki zuten jantziak saltzen hastea. 1995ean, kooperatibak "Le Comptoir du pêcheur" sortu zuen. Gaur, jantzi saltegiak segitzen du eta, 1400 kide dituen kooperatibak arraina eraldatzen hastea du xede.

"Arrantzaleak" deitu beste kooperatiba bazen baina "La Basquaise"k erosi zuen. Bada beste bat Hendaian, pribatua, Aizpurua familiarena (Comptoir Maritime Basque).