Legatza tretzarekin

  • EKE - Terexa Lekumberri
  • 2010/12/14

Nilonezko amu-haria (2000 amuzkoa) sakonera botatzen da, berunez eta gortxuez tartekaturik. Apasta gisa, Olivier-k sardina erabiltzen du. Amu-haria amuz amu altxatua da. Ondotik, legatza ur hotzean emana da, tripatua eta kaxetan izotzez estalia.

Olivier-en iduriko, ingurumena errespetatuz egiten den arrantza mota hau kalitatezko legatza eder bat harrapatzeko egokiena da.