Lurrunontzien berezitasunak

  • EKE - Terexa Lekumberri
  • 2010/02/18

Lurrunontzien galdarak ikatzarekin eta urarekin ibiltzen ziren. Egunero, 5 eta 10 kiloko ikatz briketak kargatuak ziren, xaiero bati kaian erosiak.

Tamainez ttipiak (15-16 metro), ontzi horiek, ikatzaren, eskifaiaren eta arrantza materialaren pizuagatik urean sartzen ziren. Eguraldi txarretan, uzkailtze arriskua zuten.