Muskoa zentroa

  • EKE - Terexa Lekumberri
  • 2010/03/18

Nérou familiako lau alabetarik hiruk saregile formakuntza segitu zuten Ziburuko Muskoa zentroan. Ahizpa zaharrenak galtzaegile (gizonen galtzak josteko) formakuntza segitu zuen, ikastegi berean. Ikasgai praktikoaz gain, gai orokorrak lantzen zituzten (matematikak, frantsesa) bai eta sukaldaritza, lisaketa eta josketa ere. Saregile formakuntza hau desagertu zen Albistur andere irakasle maisua hil zelarik. Hogei bat ikasle baziren. Horrez gain, emazte batzuek eta ama familiakoek etxean ikasten zuten, beren senarrekin.