Michel Elgart

Michel Elgart

Michel Elgart 1929ko ekainaren 26an sortua da Urruñan, lau haurrideko familia batean. Hurbilago zelakoz, Ziburuko eskolara joan da zertifikata arte (14 urte arte). Ondotik, mutil egon da bi urte, mariñelen eskolan hiru hilabeteko formakuntza egin aitzin.

1946an, 17 urtetan, arrantzan hasi da. Soldadogoa Aljeria Oran-en egin du (1949-1950) eta ezkondu da 1952an. Seme baten aita da. Michel-ek erretiroa hartu du 1985an, 55 urtetan. Ez du nahi ukan bere semea arrantzale bilakatzea "beti kanpoan, beti itsasoan behar baita izan".

Michel Elgart Donibane Lohizuneko bere bizitegian filmatua izan da. Haurtzaroa, ikasketak eta gaztaroa aipatu ondoan, arrantzale izanaren lehen urratsak kondatu dizkigu, ezagutu dituen ontziak eta praktikatu dituen teknikak deskribatu. 1956 eta 1958 bitartean Dakarren egin dituen bi kanpainen berri eman digu, bai eta itsas munduko erakunde batzuena ("Itsasokoa" eta "La Basquaise" kooperatibak, sindikata, mutualitatea).

Gehiago jakin

Gehiago jakin