Pareta-sarea eta bolintxa

  • EKE - Terexa Lekumberri
  • 2010/01/14

XIX. mendean eta XX. mende erditsu arte, sardina sare-maila edo pareta-sarearekin arrantzatzen zen. Sardina burutik harrapatua zena sarean, banan-banan kendua zen eta otarretan emana.
Portuan, arrain urdinak milaka kondatuak ziren. Arrantza mota honek iraun du bolintxa teknika arte.

Bolintxa Hondarribian asmatua izan da eta sare-mota honekin abiatu zen arrantza industriala. Plateroak arbia apasta (bakalau arraultzeak kakahueta irinarekin nahasia) ur azalean botatzen zuen. Ikustean sardina jatera heldu, sarea botatzen zen eta bolintxak arraina inguratzen zuen. Arrantza hau 1960 arte egunaz egiten zen.