''Patchiku'' ontziaren berrantolaketa

  • EKE - Terexa Lekumberri
  • 2010/07/01

"Patchiku'", 1959an eraikia izan zen, atuna eta sardina arrantzatzeko. Hamabi metroko zurezko ontzi hau, Monumento historikoa izendatua izan zen 2002an, "Airosa" (1956) ontziarekin batera, biak Euskal Herriko itsasontzigintzaren lekuko baitira. Antzeko beste ontzi batzu ("Le Vagabond", "Beñat") suntsituak izan dira.

Gaur, Michel oso pozik dago Philippe Fautous, jabe berriak, 2010ean "Marin" ontziolan abiatu dituen berrantolatze obrekin.