Ontzi pelagikoen armadore

  • EKE - Terexa Lekumberri
  • 2010/09/21

1983an Jean-Baptiste Garat-ek, pelagikoen armadore izan zenean, patroiak atxeman behar izan zituen. Arrantzale batzuk laster ikasi zuten teknika hori. Sareak ezberdinak ziren.
Mariñelen lanik handiena, arraina (legatza gehienik) garbitzea (tripatzea) zen.
Ontzi batean 5 gizon ziren, beste ontzietan dozena bat zirelarik. Hortik heldu zen ere errentagarritasuna.