Arrantza pelagikoa

  • EKE - Terexa Lekumberri
  • 2010/09/21

Donibane Lohizunen, 1976an, "Itsasoan" kooperatibak eraikitako (1976) hiru ontzi pelagikoak arrantzan abiatu ziren. Ondorioz, bolintxeroekin kataska sortu zen eta hortik lekutu ziren: bi La Rochellera eta bat Sables d'Olonnera. Giroa han ere mindu baitzen, Hendaiara etorri ziren. Onartuak izanik, hondoko arrantza mota hori garatu eta indartu zen: 1990ean, Hendaia 43 pelagikoekin Akitaniako lehen portua eta Frantziako seigarrena zen.
Pelagiko batzu sartu ziren Donibane Lohizunen, Pivert armadorea berak lau handi bazituen.