Platero

  • EKE - Terexa Lekumberri
  • 2010/02/18

Haste hastetik, Raphaëlek nahi zuen platero izan, harek baitu arraina lehenik ikusten. Platero aipagarri batzuekin ikasi zuen: Raoul Echave, "Santa Barbara" ontzikoa izendatzen du.

Plateroak patroiak bezainbat erresponsabilitate badu. Gaia behar du begiztatu eta, sarea botatzean, arraina beti sarearen erdian egon dadin zaindu.
Raoul Echavek nahi zuen sarea botatzearen manua berak eman (usaian, patroiaren eginbidea dena).